2015/01/24 16:30 - 21:30

Kirol-ekitaldiak

Euskal Herriko Mus Txapelketako Berangoko kanporaketa

Euskal Herriko Mus Txapelketako Berangoko kanporaketa
Nebarrebak taberna, Berango

Asteburu honetan abiatuko da Euskal Herriko VII. Mus Txapelketa Uribe Kostan. Hordagozaleen nazio kirolean lasterrenak lehiatzen berangoztarrak izango dira. Nebarrebak tabernak hartuko ditu jokalariak, zapatu arrastian, 16:30etik aurrera. Bertan sailkatuko direnak Bizkaiko herrialde mailako finala jokatu beharko dute Barakaldoko Itsasadar sagardotegian, datorren otsailaren 21ean, goizeko 10:00etan. Nazio finala, ordea, Lekeition burutuko da, martxoaren 7an.

Hizkuntza: Euskara
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun