Otsailaren 1ean, domeka, "Abuelos al poder" filma egongo da adin denentzat, 18:00etan. Sarrera doan. Hilaren 7an, zapatua, "Cualquiera que nos viera..." umorezko antzerkia edukiko dute helduek, gaztelaniaz, 19:00etatik aurrera. Sarrerak 3 eurotan egongo dira. Azkenik, 8an, domekarekin, "Let´s circus" ikuskizuna egongo da haurrentzat, 18:00etan, euro batean.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!