Estresa txikitzeko emakumeentzako doako tailerra

Iker Rincon Moreno 2015ko ots. 12a, 12:13

Berangoko Udaleko Berdintasun Sailak estresa txikitzeko emakumeentzako doako ikastaroa eskainiko du martxoko astelehen guztietan. Presaka ibiltzea, erantzukizun gehiegi hartzea, zerbaitetan jarduten gabiltzan bitartean hurrengo zereginean pentsatzea; egoera horiek kezkak areagotu eta estresa izatea dakartzate. Horri aurre egin nahian, aipatutako tailerrak burua askatzeko teknikak azalduko ditu, “oraina disfrutatu ahal izateko, eta kezketatik zein beldurretatik  askatzeko”. Halaber, pertsonen arteko harremanak, mina izatearen sentsazioa eta ezinegon fisikoa zein mentala landuko dituzte. Horren ondorioz, “errazago lasaituko gara, emozioak erregulatu egingo ditugu eta gure ongizate orokorra hobetu egingo da”, azaldu dute antolatzaileek. Tailerrean parte hartzeko izena eman beharko da otsailaren 18a baino lehenago.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun