Aste Santuko Aisigunearen izen ematea zabalik dago Berangon

Iker Rincon Moreno 2015ko ots. 26a, 11:04

Berangoko neska-mutil txikienek badute Aste Santuko oporraldietan ondo pasatzeko aukera; izan ere, Berangoko Kultur Etxeak oporraldi horretarako Aisigunea antolatu du. Ekintza guztiak euskaraz izango dira, eta adinaren arabera hiru gune prestatu dituzte: Ludotxiki, 2009 eta 2011 bitartean jaiotako umeentzat, Berangoeta kultur etxean; Ludoteka, 2006tik 2008ra bitartean jaio zirenentzat, Berango-Meranan; eta Ludokluba, 2000tik 2006ra artean jaiotakoentzat; Berango-Meranan. Plazak mugatuak dira; hala, izena eman beharko da martxoaren 4a baino lehen. Berangon erroldatuta daudenek 20 euro ordaindu beharko dituzte, bestela 40 euro. Plazen zozketa publikoa izango da, martxoaren 9an, astelehena. Hurrengo egunean, berriz, onartutakoen behin betiko zerrendak argitaratuko dituzte. Informazio gehiagorako deitu 946 681 179 telefono zenbakira.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun