Aipatutako diru-laguntzak eskatzeko deialditik kanpo geratuko dira ikastetxeek antolatzen dituzten jarduera guztiak.
Diru-laguntzen onuradunek honako baldintza hauek bete behar izango dituzte: kultura, kirol eta aisiaren eremuan diru-laguntzak emateko modua arautzen duen udal ordenantzaren arauak betetzea, emandako diru-laguntza onartzea zazpi eguneko epean, helburu zehatza adieraztea, jarduera garatzeko beharrezko baimen guztiak lortzea, jarduerarako lantzen diren karteletan, testuetan edo agirietan euskara eta gaztelania erabiltzea, Berangoko Udalaren babesa aipatzea, eta emandako zenbatekoaren erabilera justifikatzea, besteak beste.