Apirilaren 30ean, eguena, Bilbotik irtengo dira Lisboara joateko. Gaua autobusean emango dute. Lisboara heldutakoan, hiria bisitatuko dute gidari ofizial bategaz. Horregaz, hiriburuaren panoramikaz gozatu eta honako toki hauek bisitatuko dituzte: Rossio enparantza, Plaza dos Restauradores eta Obeliskoa, Jeronimoen Monasterioa, Belem-eko dorrea eta katedrala, besteak beste. Arratsaldea libre izango dute bisitariek. Hirugarren egunean, hotelean gosaldu eta goizean txangoa egingo dute Sintra hirira. Arrastian Estorilera joango dira, bertoko kasino famatua bisitatzeko eta hondartza zein itsas-paseotik ibiltzeko, besteak beste. Azkenengo egunean, hotelean gosaldu eta Berangora bueltatuko dira; bidean hainbat geldialdi egingo dituzte.