Saioa Sanchez preso politiko berangoztarra espainaratu dute

Iker Rincon Moreno 2015ko mar. 6a, 14:55

Saioa Sanchez Madrilgo aireportuan. © Espainiako Barne Ministerioa.

Saioa Sanchez preso politiko berangoztarra espainaratu zuten atzo. Espainiako Poliziak aldi baterako eraman du Parisetik Madrilera, Auzitegi Nazionalak balizko terrorismo delituagatik epai dezan. Saioa Sanchez Iturregi 2007ko abenduaren 5ean atxilotu zuten Chateauneuf de Randon herrian (Lozere, Frantzia), Asier Bengoa gasteiztarragaz batera, ETAko kideak zirelakoan. 2013ko apirilean, preso berangoztarrari 28 urteko kartzela-zigorra ezarri zion Parisko Justizia Auzitegiak, epe horretatik Sanchezek gutxienez zigorraren bi herenak, 18 urte eta zortzi hilabete, espetxean bete beharko ditu, epaiaren arabera. Mikel Carrera Sarobegaz batera, 2007ko abenduaren 1ean Capbretonen Raul Centeno eta Fernando Trapero guardia zibilak hil zituela frogatutzat jo zuten epaileek.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun