Martxoaren 8aren ostean ere, Berangon parekidetasuna sustatzen jarraituko dute kultur arlotik. Gauzak horrela, bihar, zapatuan, 19:00etan, “La ultima oportunidad” antzezlana taularatuko dute Gurutze Beitiak eta Julian Iantzik Berango antzokian. Domekan, hilak 15, berriz, 18:00etan, “Eskerne eta Argiñe jolasean” ipuin kontaketa eskainiko du Dandana taldeak. Astelehenean, 18:00etan, baterako hezkuntza tailerra egingo dute neska-mutilek Gaztegunean. Azkenik, martitzenean, 18:30ean, genero ikuspegiko zenbait film zati ikusgai izango dira Berangoeta kultur etxean.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!