Arabako Errioxa bisitatuko dute berangoztarrek

Iker Rincon Moreno 2015ko mar. 16a, 10:00

Oraingoz sagardoaren txotx-garai­an bagara ere, Berangon datorren hilabeteari eta ardoari begira daude daborduko. Izan ere, Berangoko Udalak Arabako Errioxarako txangoa antolatu du apirilaren 18rako. Egun horretan, Pagos de Leza upeltegia bisitatuko dute, txokolategaz marinatutako ardoa dastatzeko. Horren ostean, Bilarrera joko dute trikuharria ikustera. Guardian, berriz, plaza nagusiko karilloi motako erlojua ikusi eta Erregeen Andre Mariaren eliz atarira sartzeko aukera izango dute Berangotik joandakoek. Azkenik, Haron bisita gidatua izango dute, eta bazkaria, Villa Lucia jatetxean. Martxoaren 18ra arte eman daiteke izena, kultur etxean. Prezioa 30 eurokoa izango da Berangon erroldatutakoentzat.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun