Berangoko Gazteguneak egitarau zabala antolatu du Pazko Asterako

Iker Rincon Moreno 2015ko mar. 18a, 13:43

Pazko Asterako 15 eta 18 urte arteko neska-mutilentzako hainbat ekimen antolatu ditu Berangoko Gazteguneak. Horietan parte hartu nahi dutenek aldez aurretik eman beharko dute izena, hilaren 24a baino lehen, Berangoko kultur etxeetan. Udalerrian erroldatuta daudenek 40 euro ordaindu beharko dute; besteek, berriz, 120 euro.

Berangoko Gazteguneak hainbat ekimen eta tailer antolatu ditu apirilaren 7tik 12ra bitartean. Lehenengoa, apirilaren 7an, sukaldaritza tailerra izango da, 18:00etatik 21:00etara. Hurrengo bi egunetan Friasera (Burgos) joango dira kayakean eta espeleologian aritzera; gau bat emango dute bertan. Handik bueltan, hip-hop tailerra, irudi edizio tailerra eta photocall party egingo dituzte, apirilaren 10ean, 11n eta 12an, hurrenez hurren, 18:00etatik 21:00etara.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun