Adostutako aurrekontu horiek EAJ eta PSE-EE alderdien aldeko botoakaz onartu ziren; Ezker Anitza abstenitu egin zen, eta EH Bilduk zein PPk, ostera, aurkeztutako aurrekontuen kontrako botoa eman zuten.
Inbertsioek hartuko dute aurrekontuen %40: 3,9 milioi euro inguru; hori hala, udal arduradunen arabera, “Berangok 6.925 biztanle dituela kontutan hartuta, Udalak 583,17 euro inbertituko ditu auzotar bakoitzean”.
Diru-kopuru guzti horregaz, Berangoko Udalak Arene eta Arebeta inguruko gune industrialak urbanizatzeko eta Sabino Arana kalea eraldatzeko proiektuak gauzatu gura ditu, besteak beste. Halaber, udalerriko umeentzako jolasleku berriak egiteko bideratuko dute diru-kopuru bat. Era berean, Landaidako umeentzako jolasgunea estaliko dutela jakinarazi dute. Horrez gainera, kirol-gunean padelean jarduteko pista berri bi egingo dituzte eta futbol zelaiko aldagelak zaharberrituko dituzte.
Aurrekontuen bestelako %60 “eragiketa arruntetara” bideratuko dituzte, horiek dira: “pertsonal-gastuak, ondasun arrunten eta zerbitzuen gastuak, finantza-gastuak eta transferentzia arruntak”