Nagusiei begirako herri-ibilaldia egingo dute domekan Berangon

Iker Rincon Moreno 2015ko api. 17a, 12:34

Domeka honetan, hilak 19, nagusiei zuzendutako herri-ibilaldia egingo dute Berangon. Ibilaldia goizeko 10:30ean abiatuko da, Nagusien Etxearen ondotik, ondoren udalerrian sortutako ibilbide osasuntsua betetzeko. Halaber, parte hartzaileek Moreaga parkean ezarri diren gimnasiarako makinak nola erabili behar diren ikasiko dute. Horretarako, hainbat begirale egongo dira ariketak nola egin behar diren erakusteko.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun