Ilustrazioaz berba egingo du Maite Gurrutxagak Berangon

Iker Rincon Moreno 2015ko api. 17a, 17:30

Maite Gurrutxagaren "Habiak" komikiaren pasarte bat.

Berangoko Liburuaren astearen harira, Maite Gurrutxaga ilustratzaileak hitzaldia emango du hilaren 21ean, martitzenagaz, Berangoeta kultur etxean. Hitzordua 18:30ean jarri dute, eta "Habiak" izeneko komikiaren inguruan egingo dute berba. Komiki horregatik Gurrutxagak 2014 Euskadi Literatura Saria irabazi zuen, Literatura Lanaren Ilustrazioa arloan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun