Enpatiaren inguruan berba egingo dute bihar Berangoko gurasoek

Iker Rincon Moreno 2015ko mai. 4a, 12:13

Bihar, martitzenagaz, gurasoentzako enpatiaren inguruko tailerra egingo dute Berangon. UK Familiak egitasmoaren barruko ekimen hori Berangoeta kultur etxean egingo dute, arrastiko 18:00etatik 20:00etara. Horretan parte hartu ahal izateko, aldez aurretik eman beharko da izena preven@uribekosta.org helbidera mezu bat bidalita edo 946 578 810 telefono zenbakira deituta. Taldea osatzeko gutxienez bost pertsonek eman beharko dute izena, antolatzaileek jakinarazi dutenez. Tailerra gazteleraz izango da.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun