Guztira, 250 pertsona inguruk parte hartuko dute azokan, aktoreen taldeak eta garaiko musika eta musika zelta batzen dituen folk taldea barne.
"Zabalik egongo diren 85 saltokietan denetarik salduko da: Jerten hartutako lehenengo gereziak, Galiziako uxualak, Casarreko gaztak, bere filigranengatik famatua den Kordobako urregintza...", azaldu du Pedro Carrasco azokaren koordinatzaileak. Era berean, eskualdeko artisauak ere egongo dira.
Merkatuaz aparte, ekimen horrek Iberiar penintsulako iparraldetik igarotzen den Santiago Bidea berreskuratzeko proiektua jarri dute martxan. Hori horrela, bidaiarientzako bisita gomendagarriak biltzen dituen gidaliburua egiten ari dira.
Moreagak saltoki bereziak eta erakargarriak eskainiko ditu asteburuan. Hala, Euskal Herriko artisauez eta ekoizleez aparte, honakoak egongo dira: Valentziako txokolateak, Santoñako kontserbak, Leoneko zezina, Toledoko ezpatak, marmoleko irudiak, artisau-xaboiak, Uribe Kostako artisauen arropa eta osagarriak, olatak, koadroak, eltzeria eta larrua, besteak beste.