Udal hauteskundeak 2015

Berangoko EAJ: "Gure programa ekintzetan oinarritzen da"

Iker Rincon Moreno 2015ko mai. 20a, 17:10

Berangoko EAJren hautagaiak.

Anabel Landa Berangoko EAJren alkategaiak bere programa aurkeztu du; horretan, udalerrirako promozio ekonomikoa, lanpostuen sorrera eta parte hartzea nabarmendu ditu. Hala, alkategaiak bere programaren bestelako oinarriak azaldu zituen, hala nola “gestioaren gardentasuna, herritarren parte hartzea eta baztertze egoeran dauden auzokideen artatze azkarra”. Horretarako, “konfidantza handiko” hautagaiak daudela ziurtatu du Landak.

Berangoko alkategaia bi legegintzalditan aritu da alkate gisa, eta nabarmendu duenez, “gure programa ekintzetan oinarritzen da, horren zati handi bat EAJko gizon-emakumeok jarri dugu martxan azken lau urteotan”. Zentzu horretan, Landa ziur dago martxan jarritako obrek eta jarduera ekonomikoak “baliabide propioak eta lanpostu ugari” sortuko dituela Berangon.

Era berean, Anabel Landak “areagotu” gura du herritarren parte hartzea, “aurreko legegintzaldian jarritako gogo berdinakaz”. Hala, bide horretan “aurrerapausoak” emango dituztela agindu du.

Landak etorkizun “itxaropentsua” irudikatu du, “EAJren gestioak udaleko diru-kutxak onbideratu ditu. Guztira, 1,5 milioi euroko soberakinak lortu ditugu, eta zenbateko hori, duda barik, datozen urteetan handituko da. Horregaz, inbertsio garrantzitsuak egiteko aukeran uzten gaitu”.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun