Udal hauteskundeak 2015

Berangoko alkatetzan jarraituko du Anabel Landak

Iker Rincon Moreno 2015ko eka. 13a, 10:45

Aurreko legealdian legez, Anabel Landa izango da Berangoko alkatea datozen lau urteotarako. EAJko zerrendaburuak 6 boto eskuratu ditu, 5 EAJrenak eta beste 1 PSE-EErena. EH Bildu, Denok Batera eta PPko zinegotziek, aldiz, euren hautagaiei eman diete botoa. Hala, koalizio abertzaleak 4 boto batu ditu, Denok Baterako hautagaiak bi eta popularrak, berriz, bakarra.

Hasiera batean gaurko osoko bilkura eguerdiko 13:30ean egitea aurreikusita bazegoen ere, azkenengo momentuan goizeko 9:00etara aurreratzea erabaki dute.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun