Skate-campusak egingo dituzte udan, Berangon

Iker Rincon Moreno 2015ko eka. 20a, 21:00

Berangoko UK Skatepark ekimenak astebeteko bost campus antolatu ditu udan skatez gozatzeko. Interesatuek 150 euroko matrikula ordaindu beharko dute, eta, edozein kasutan, gutxienez bost urte izan beharko dituzte ikasleek. Lehenengo campusa ekainaren 22an hasiko da, eta azkena uztailaren 31n amaituko da. Ordutegiak goizeko 08:30etik 14:30era dira. Skate ikastaroa, hamaiketakoa, atsedena, bideo-zuzenketak, ohe elastikoa eta grabaketak izango dituzte ikasleek tarte horretan. Argibide gehiagorako edota izena emateko honako bideak erabili daitezke: ukskateparkberango@gmail.com posta elektronikoa eta 638 034 417 telefono zenbakia.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun