"Bakerito" Osnyko espetxetik Pariseko Kanpotarren Sartze Zentrora eraman dute gaur goizean

Iker Rincon Moreno 2015ko eka. 24a, 16:55

Borja Gutierrez Elordui "Bakerito" preso politiko berangoztarrak askatasuna berreskuratu behar zuen gaur, Frantziak ezarritako espetxe zigorra bete ostean. Hala ere, gertukoek jakinarazi dutenez, gaur goizean Osnyko espetxetik Pariseko Kanpotarren Sartze Zentrora eraman dute; "momentuz ez dakigu zenbat denbora gehiago bahituta izango duten", gaineratu dute. "Bakerito" 2006ko abenduan atxilotu zuten Frantziako hegoaldeko Cantal departamenduko La Besserette herrian; beragaz batera, Eneko Bilbao eta Zorion Salsamendi atzeman zituzten, ETAko kideak zirelakoan. 2011n, Frantziako Auzitegiak sei urteko espetxe zigorra ezarri zion berangoztarrari; Fiskaltzak hamar urteko zigorra eskatu zuen. Beste biei bost urteko espetxe zigorra ezarri zieten.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun