Bigarren eskuko azoka egingo dute domekan Berangon

Iker Rincon Moreno 2015ko eka. 26a, 16:54

Hilaren 28an, domekagaz, bigarren eskuko azoka egingo dute Berangoko Nagusien Etxearen ondoko plazan. Bosgarren edizioan, goizeko 11:00etatik arrastiko 03:00etara egongo da aukera, bigarren eskuko edozer gauza erosteko edo truke egiteko. Han saltoki edo truke-postu bat eduki gura izan dutenek hilaren 19ra arte izan dute eskaera egiteko aukera. Postu bakoitzak mahai bi izango ditu. Antolatzaileek azaldu dutenez, ezin izango da ondoko ezer aurkeztu: artikulu berriak, stock-ekoak, eskulanak, animaliak, ezta elikagaiak ere.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun