Abesti mexikarrak Berangon, kubatar ahotsetatik

Iker Rincon Moreno 2015ko uzt. 4a, 10:00

© TRIO ENSUEÑO

Zapatu honetan, uztailak 4, Kubako Trio Ensueño taldeak emanaldia egingo du Berango Antzokian. Hitzordua 19:00etan ipini dute, eta sarrera doan. Los Panchos talde mexikarraren abestiak kantatuko dituzte musikari kubatarrek. Armando Saldivar Varelak (lehenengo ahotsa eta baxua), Irving Cetz Pachecok (bigarren ahotsa eta rekintoa) eta Diego Cocomek (hirugarren ahotsa eta gitarra) osatzen dute Trio Ensueño hirukotea. Mexikoko Yucatan inguruko troba-generoa jorratzen dute.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun