Hilaren 30era arte dago Berangoko Udal Dantza Eskolan izena emateko aukera. Horretarako, udaletxera edo kultur etxera jo beharko da. Eskolak ume, gazte eta helduentzako hainbat ikastaro eskainiko ditu 2015-2016 ikasturterako. Dantza klasikoa 4 urtetik gorakoeit zuzenduta egongo da; hala ere, dantza garaikidea ere erakutsiko dute bertan. Saioak Berango Merana ikastetxeko gimnasioan egingo dituzte, Ana Rosa Tercero CDART eskolako irakaslearen eskumenez.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!