Ospakizunak gaur hasiko dira Santa Anan, arrastiko 07:00etan, umeentzako disko-festagaz. Ondoren, sardina-jana egingo dute 20:00etan, aurre egin ahal izateko osteko ekitaldiei: Otxandategi dantza-taldearen emanaldia, eta kontzertuak, Emon eta Trikixio taldeakaz. Zapatuan, ostera, sokatira txapelketagaz emango diote hasiera egunari, 11:00etan. Jarraian, txirrindularien txanda izango da Santa Ana zeharkatuko duen lasterketagaz. Umeek ere gozatzeko aukera izango dute puzgarriakaz, eta arrastian zaldi-probak, Tor magoaren emanaldia, txokolate-dastaketa eta disko-festa ere izango dituzte. Iluntzean, berriz, musikaren ordua helduko da, Itziarren Semeak eta Gora Herria taldeakaz. Domekan, meza bategaz hasiko dute eguna; ondoren, Otxandategi dantza-taldeko umeen ikuskizuna den bitartean, nagusiek hamaiketakoa izango dute. Arrastian, herri-kirolen jokoak egingo dituzte familientzat eta, horren ostean, oilasko-pintxoak banatuko dituzte indarrak berreskuratzeko. Azkenik, Gaupasa taldeko bilbainadakaz emango diote amaiera Berangoko Santa Ana jaietako ospakizunei.
Egitaraua
Uztailak 24, barikuan
19:00 Umeentzako disko-festa.
20:00 Sardina-jana.
21:00 Simon Otxandategi Dantza taldearen ikuskizuna.
23:30 Kontzertua, Emon taldeagaz.
01:00 Erromeria, Trikizio taldeagaz.
Uztailak 25, zapatuan
11:00 Sokatira-txapelketa.
12:00 «Txuma memoriala» txirrindularitza- lasterketa.
12:00-14:00/16:30-19:30 Umeentzako puzgarriak.
18:00 Zaldi-probak.
19:30 Tor Magoa, Berango Antzokian.
20:30 Txokolate-dastaketa.
20:30 Disko-festa
23:30 Kontzertua: Itziarren Semeak.
01:00 Erromeria, Gora Herria taldeagaz.
Uztailak 26, domeka
12:00 Meza.
13:00 Nagusientzako hamaiketakoa, eta Simon Otxandategi Dantza Talde umeen ikuskizuna.
18:30-19:30 Herri-kiroletako jokoak familia osoarentzat.
19:30 Oilasko-pintxoen banaketa.
20:30 Bilbainadak, Gaupasa taldeagaz.