Berango futbol taldea neska jokalari bila dabil

Iker Rincon Moreno 2015ko ira. 7a, 10:15

Berango futbol-taldeak kanpaina berria ipini du martxan emakumeen taldea sendotzeko. Izan ere, klubak gizonezko hamar hamaikako ditu, 168 fitxagaz, eta neska-talde bakarra, 14 jokalariz osatua. Emakumeek Bizkaiko lurraldeko 1. mailako 1. taldean jokatzen dute, eta gertuko arerioak dituzte, berbarako: Leioako Emakumeak B, Erandioko Betiko Neskak B, Bizkerre B eta Ugeraga. Lehenengo partida ofiziala urriaren 11n jokatuko dute, Santutxun. Halere, aurretik, Erandioren aurka jardungo dute, Berangoko Iturriaga futbol-zelaian, asteazken honetan, irailak 9, 20:00etan. Jokatzen interesa dutenak telefonoz lotu daitezke jokalariakaz, honako zenbakira deituz: 665 747 979 (Oihane).

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun