Laster Sopelaraino helduko da Berangoko bidegorri-sarea

Iker Rincon Moreno 2015ko urr. 14a, 18:14

Sabino Arana kaleko bidegorria.

Berangoko Udalak Sabino Arana zeharkatzen duen bidegorria luzatuko du, kalearen azkenengo zatitik Larrabasterrako zubiraino. Hala, asfalto gorriko 300 metro horiek atontzeagaz batera, 2009an abiatutako Simon de Otxandategi eta Sabino Arana kaleen arteko bidegorri-proiektua osatuko dute.

Istripu gutxiago

Hala ere, Berango 2020 Ekintza Planean aurreikusi eta jasotakoaren arabera, 2013an zegoen 2,92 kilometroko bizikleta-sarea bikoiztu egin gura du Udalak. Horrenbestez, aurrenrantzean, Getxorako zein Berango barruko lotuneak hobetzea izango dira hurrengo pausoak.

Onartutako ibilbide berriak aukera emango die auzokoei Sopelaraino bidaiatzeaz gainera, herrigunetik osasun-etxera zein merkataritza-zentro handi batera joateko. Gainera, lotune bati esker, Kurtze auzoagaz ere lotuko da bidea. Udalak azpimarratu duenez bidegorria segurua izango da eta ondo seinaleztatuta egongo da. Horrek istripuen arriskua txikitzea ahalbidetuko luke. Denera, bidegorri-zati berriak 40.000 euroko kostua izango du.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun