Berangoko Udalak 12 urtetik gorako neska-mutilei begirako eskaintza gazteen nahietara egokitu nahi du. Horretarako, Gazteria eta Kultura, Kirola eta Berdintasuna Sailak gaur egungo eskaintzari buruz gazteek duten iritziak biltzeko inkesta zabaldu dute. Horretan, neska-mutilen iritzia jaso, zer espero duten eta, batez ere, eurek eta euren familiek dituzten beharrak zeintzuk diren bildu gura dute.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!