Lan horien lehenengo fasean, inguru guztia ordenatuko dute, Arana bideko 16 eta 36 zenbakietatik hasita. Hala, azpiegitura eta zerbitzu berriak izango ditu, lantegietarako sarrera-irteerak hobetze aldera. Halaber, inguruko irisgarritasuna hobetzeaz gainera, argiteria ere eraberrituko dute, led farolakaz. Era berean, aparkaleku publiko bat egingo dute kalearen hasieran, inguruan bizi diren auzokideentzat.