Eguaztenean, abenduaren 2an, mosaiko eta txalaparta tailerrak egingo dituzte, 16:30etik 18:00etara, eta 18:00etatik 19:30era, Berangoetan eta haur-liburutegian, hurrenez hurren. Eguenean, 16:30etik 18:00etara Perler Beads-en tailerra izango da; gero, Martinbertsok ipuina kontatuko du neska-mutilen gozamenerako, haur-liburutegian, 18:00etatik 19:30era. Azkenik, Euskararen Astea-ri egundoko amaiera emateko, Euskal Jaia antolatuko dute abenduaren 4an, barikuagaz. Horretan, taloa eta txistorra dastatzeko aukera izateaz gainera, musika euskaraz entzun eta dantzatzeko aukera egongo da. Txalapartakoa izan ezik, gainontzeko tailer guztiak Berangoeta kultur etxean izango dira.