Urte berriari ondoetorri "ofiziala" eman ostean, etxeko txikienek urtarrilaren 2an izango den ordezko festan parte hartu ahal izango dute Berangon. Berango-Merana eskolako gimnasioan egingo dute jaia, 20:00etatik 23:00etara, eta bertan egongo da musika, janaria, surf simulagailua eta zezen mekanikoa, besteak beste. 2006 eta 2002 urteen bitartean jaiotakoentzat prestatu du Udalak jai hori, eta horretan parte hartu nahi dutenek gonbidapena eskuratu beharko dute abenduaren 29a baino lehen; kultur etxeetan banatzen dituzte sarrerak.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!