Eguerdiko irudiak helarazi dizkigute irakurleek: Victor Fuentes eta Bea Naldak gaur eguerdian Sopelatik ateratako bideoak dira.
Kontrol fasea eta sare sozialak
SOSDeiak-ek eguerdian Twitter bidez argitu gura izan du "kontrolatuta", "kontrol fasean" eta amatatua edo itzalita ez dela kontu bera, hainbat berri-agentziek Berangoko sutea kontrolpean zegoela esan ostean. Zurrumurruak ekiditeko eta sare sozialen bidez hedatzen diren informazioagaz eta irudiakaz kontuz ibiltzeko gomendioa egin du.
Kontrol-fasean egotea esan gura du, su-gunea egoera egongorrean dagoela, ez dabilela zabaltzen; eta lanean dihartuten zerbitzuek egoera hori zelanbait "kontrolatuta" bai, baina ez guztiz menpean dutela. Sua kontrolatuta egoteak ez du esan gura amatuta dagoenik, noski; suak barruan bizirik jarraitzen du, horrenbestez, amatatzeko eginbeharrak ez dira amaitu.
Bestalde, esan barik doa, adi ibili beharra dago sare sozialetatik hedatzen diren mezu eta irudiakaz, berbarako: atzo gauen zabaldu zen sutan zegoen zuhaitz baten argazki ikaragarria, aspaldikoa zen, ez zegokion oraingo suteari.