Sagardotegira irteera egingo dute berangoztarrek

Iker Rincon Moreno 2016ko urt. 27a, 10:53

Gazte bat txotx egiten, artxiboko irudian.

Txotx garaiari hasiera eman zioten duela egun gutxi; hala, berangoztarrek sagardotegira joateko irteera antolatu dute apirilaren 16rako. Txango horretara joan gura dutenek aldez aurretik eman beharko dute izena, kultur etxeetan edo Nagusien Etxean, otsailaren 4a baino lehen. Nagusiek 30 euro ordaindu beharko dute, jubilatuek 20 eta umeek 3 euro.

Irteeraren egitaraua

Helduak

  • 10:00 Irteera Moreagatik.
  • 11:00 Sagardo Etxera bisita eta sagardo dastaketa.
  • 14:00 Petritegi sagardotegian bazkaria.
  • 18:00 Kafea Zarautzen.
  • 20:00 Berangora heldu.

Umeak (4 urtetik aurrera)

  • 10:00 Irteera Moreagatik.
  • 11:00 Sagardo Etxera bisita.
  • 13:00 Eureka Zientzia Museora bisita.
  • 20:00 Berangora heldu.
  • Bazkaria etxetik eraman beharko da.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun