Berangoko Milia omendu du Espainiako Atletismo Federazioak

Iker Rincon Moreno 2016ko urt. 27a, 18:25

Josu Hernandez Berangoko Atletismo Taldeko presidentea, sariagaz. © BIZKAIKO ATLETISMO FEDERAZIOA

Berangoko Miliari saria eman zioten hilaren 16an, 2014-2015 denboraldian 10 kilometrotik beherako Estatuko lasterketen antolakuntzan onena izateagatik. Josu Hernandez Berangoko Atletismo Taldeko presidenteak jaso zuen garaikurra Espainiako Olinpiar Batzordeko egoitzan, Espainiako Atletismo Federazioak antolatutako galan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun