Diru-laguntza jaso ahal izateko, eskatzaileek hainbat baldintza bete beharko dute. Berangon erroldatuta egon beharko dute, eta kiroldegirako norbanakoen edo familiarentzako abonuaren titularra izan. Fadurako erabiltzaileak laguntzetatik kanpo geratuko dira, urtebetetik beherako iraupena badu euren abonuak; aurtengoak, aldiz, onartuko dituzte. Sopelan, ostera, kanpoan lotuko dira, urtebete baino gutxiago badu abonamenduak; iazkoak, ordea, onartuko dituzte. Eskaerakaz batera, beharrezkoa da honako agiriak aurkeztea: abonamenduaren ordainagiri edo fakturaren kopia, familia-liburua (behar bada), eta errolda-agiria.