Halaber, Ertzaintzak 27 urteko beste gizonezko bat inputatu du lapurreta horietan konplize izatea egotzita. Polizia autonomikoaren berbetan, Berangon ostutako kableak 20.000 euroko balioa du.
Bestalde, atxilotuak Gorlizen, Plentzian, Getxon, Sopelan eta Urdulizen izandako beste lapurreta batzuetan parte hartu ote duen ikertzen dabil Ertzaintza.
Duela urtebete Galdakaon atxilotu zuten, argiteria publikoko kablea lapurtzea egotzita.