Axganeko Ricardo Otxoa parkean ere zabuak kendu eta berriak jarri, eta trebetasun-jokoa ipini dute. Azkenik, Berangoeta kultur etxearen atzealdeko parkean ere aldaketak egin dituzte. Guztira, elementuak ordezkatzeko gastua 64.000 eurokoa izan da; kautxu-lurzorua hobetzeko inbertsioa, berriz, 13.000 eurokoa.
Halaber, Moreagako parkea estaltzeko lanak lizitazio-prozesuan daude. Proiektu horri dagokionez, aurretik, herritarren parte-hartze prozesu bati ekin beharko diote; ondoren, auzokideen proposamenen arabera obrak garatzeko.