Etxebizitzetan suteak ekiditeko kanpaina hori aurrera eroan ahal izateko, edadekoen 77 etxebizitza bisitatu dituzte, eta horietako 55ek doako instalazioa lortu dute. Gainera, proiektu horrek behatoki soziala ere hartzen du; hortaz, auzotar nagusi horiek denek eskubidez duten zerbitzu guztien gaineko informazio osoa jasotzeko aukera izango dutela jakinarazi dute udal arduradunek.