Aste Santuko kolonietako ekintza guztiak euskaraz izango dira, eta adin tarte bakoitzari egokituta egongo dira. Ekintza guztien inguruko informazioa kultur etxeetan jaso ahalko da.
Berangon erroldatuta daudenek 20 euro ordaindu beharko dute; besteek, berriz, 40 euro. Zenbateko hori izena ematerako orduan ordaindu beharko da.