Berbarako, eguenean, hilak 21, libretak egiteko tailerra egingo dute, 16:30etik 18:00etara. Jarraian, kultur etxera hurbildutako umeek liburuen ginkanan parte hartzeko aukera izango dute, 18:00etatik 19:30era.
Hurrengo egunean, barikuan, 16:30etik 18:00ra arteko tailer-saioan origami arte japoniarrean murgilduko dira neska-mutilak. Ondoren, 19:30era bitartean, norberaren emozioak lantzeko ipuinak landuko dituzte. Udal arduradunek jakinarazi dutenez, ekintza denek begiraleak izango dituzte; hala ere, ohartarazi dute gurasoek lagunduta egon behar dutela umeek.