Hala, oholtza gainean izango dira Simon Otxandategi Dantza Taldeko umeak, Udal Ballet Eskolako ikasleak eta Emakumearen Elkarteko kideak, beste hainbat taldegaz batera. Besteak beste, Emakumearen elkartekoek dantza sevillarrak egingo dituzte.
Urtero legez, Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatuko dute Berangon. Horretarako, apirilaren 24an, hainbat ikuskizun aurkeztuko dituzte, udalerriko frontoian, eguerdiko 13:00etatik aurrera. Bertan, Berangoko hainbat dantza-taldek euren lanak aurkeztuko dituzte.
Hala, oholtza gainean izango dira Simon Otxandategi Dantza Taldeko umeak, Udal Ballet Eskolako ikasleak eta Emakumearen Elkarteko kideak, beste hainbat taldegaz batera. Besteak beste, Emakumearen elkartekoek dantza sevillarrak egingo dituzte.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!