Horietan denetan, honakoak aurkitu ahal izango dira: bisuteria, harri landuak, arropa, arrain-kontserbak, barazkiak, pastelak, ogiak, eztia, txakolina, loreak, txokolatea eta trufak, besteak beste.Ibilaldia 2016ko antolatzaile durangarrek ere euren lekua izango dute, Berangora bertaratzen direnei ikastolen aldeko jaiaren nondik norakoak azaltzeko. Ezin aipatu barik utzi, azokaz gainera, aurten ere ospe handiko euskal pastel onenaren Euskadiko lehiaketa egingo dutela.
Oraingo honetan, guztira, Euskal Herriko txoko ezberdinetatik 11 gozogilek parte hartuko dute norgehiagokan; horiek ere euren postutxoa izango dute azokan. Horretarako hitzordua ere egun berean izango da, maiatzaren 1ean, domekan, goizeko 10:00etatik 14:00ak arte. Gero, euskal pastelaren sariak banatuko dituzte, egun biribilari amaiera emateko.
Horrez gainera, umeentzako parkea, trikiti-joleak, joaldunak eta txistulariak ibiliko dira han eta hemen, Moreaga parkeko giroa alaitzeko. Era berean, antolatzaileek jakinarazi dutenez, zuzeneko konexioak egingo dituzte Bizkaia Irratiagaz, Javier Garcia Elgezabal kazetariak gidatuta.