Txangoei eta irteerei dagokienez, 2002 eta 2004 urteen bitartean jaiotakoentzat Lekeitiora hiru egunetako egonaldia antolatu dute, uztaileko 24tik 26ra. Ludotxikiaren kasuan, 2011 eta 2013 urteen bitartean jaiotakoak, egutegiak lau irteera aurreikusten ditu. Lehenengoa Izenadubara (Mungia), izango da ekainaren 30ean. Uztailaren 7an Lurraskara (Ajangiz);uztailaren 14an Zirkozaurrera (Bilbon) eta 21ean Karrantzako Karpin Abenturara.
Aktibitateak Udako Ludotekari ere eragingo dio, Berango-Merana ikastetxean izango dena, 2008 eta 2010 urteen bitartean jaiotakoentzat. Lehenengo irteera Sobron Abenturara (Araba), izango da, ekainaren 29an; Cabo Billanora (Plentzia), uztailaren 6an; Cabarcenoko parkera (Santander), uztailaren 13an; Gamarrako igerilekuetara (Gasteiz), uztailaren 20an; eta bizikletagaz irteera bat egongo da Algortako Portu Zaharrera, 18an edo 19an.
Aktibitaterik ez da faltako Santa Anako Ludoklubean ere. 2006 eta 2007 urteen bitartean jaiotakoentzat Fadurako igerilekuetara (ekainak 29), bizikletagaz Portu Zaharrera (uztailak 1), Santanderreko Forestal Parkera (uztailak 13), Gamarrako igerilekuetara (uztailak 18) eta Sobron Abenturara (uztailak 20) irteerak antolatu dituzte.
2005 eta 2006 urteen bitartekoak Forestal Parkera ekainaren 28an joango dira. Gainontzeko irteerak uztailean izango dira: 6an Fadurako igerilekuetara; 8an bizikletagaz Portu Zaharrera; 18an Gamarrako igerilekuetara, eta 20an Sobron Abenturara. 2002 eta 2004 urteen bitartekoek uztailean izango dituzte jarduera guztiak. Programa 5ean hasiko da, Fadurako igerilekuetara txango bat eginez; 13an Forestal Parkera joango dira; 15ean bizikletagaz Portu Zaharrera; 18an Gamarrako igerilekuetara eta 20an Sobron Abenturara.