Barikuan, hilaren 13an, emango diote hasiera egitarauari, azokan parte hartuko duten taldeen kalejiragaz, 17:00etan. Ordu berean, kanpamentua ipiniko dute martxan, eta saltokiak zabalduko dituzte; horregaz batera, agerlekuan eta bestelako guneetan ikuskizunak eskainiko dituzte.
Tailerrak ere orduan hasiko dira, ia hogei. Horietan begiraleak egongo dira, eta antolatzaileen berbetan, tailerrek "izaera parte-hartzailea izango dute". Ondoren, 17:30ean, antzerki- eta musika-taldeek azoka girotuko dute. Txotxongilolariak, malabaristak eta magoak egongo dira, eta, horiekaz batera, zuzenean eskainitako antzezlanak eta ipuin-kontalarien saioak ere ikusi eta entzun ahal izango dira. 18:00etan, Pirueta Teatroren txotxongiloen txanda izango da; 18:30ean harraparien hegaldiaren erakustaldia izango da, eta 19:00etan Lurte folk-banda aragoiarraren eta musika zeltan espezializatutako Jabardeus taldearen kontzertuak hasiko da. Taratuga Teatro taldeak azoka girotuko du 20:00etan, antzerki ibiltariagaz. 21:00etan, tailerrak eta erakusketak itxi ostean, musika eta antzerkia batzen dituen ikuskizuna hasiko da, 23:00etan.
Zapatuko eta domekako jardunaldiak ikuskizun beragaz amaituko dira, 23:00etan eta 22:00etan, hurrenez hurren. Egun bi horietan, azoka 11:00etan zabalduko da, eta esparru osoan musika, antzerkia eta ikuskizunak egongo dira. Zapatuan harraparien erakusketa egingo dute 13:00etan eta 18:30ean; domekan, herri-kirolen erakusketa eskainiko dute 13:00etan, besteak beste.