Maite-mindu hitz goxoen eta irainen lehiaketa antolatu dute Berangon

Iker Rincon Moreno 2016ko mai. 31a, 10:10

Epertikere kultura-elkarteak Berangoko Maite-mindu lehenengo hitz goxoen eta irainen lehiaketa antolatu du. Norgehiagoka horrek kategoria bi izango ditu: hitz goxoak eta irainak. Testuak euskaraz idatzi beharko dira, eta gehienez 140 karaktere izan beharko dituzte. Edonork parte har dezake ekimen horretan, adina, sexua eta bizitokia edozein izanda. Parte-hartzaile bakoitzak gehienez testu bi idatzi ahal izango ditu, kategoria bakoitzeko. Testuak ekainaren 26ra arte bidali ahalko dira, epertikere@gmail.com helbidera.

Epaiketak fase bi izango ditu. Lehenengoan epaileek 20 testu aukeratuko dituzte, 10 kategoria bakoitzeko. Bigarrenean, sareko bozkatze publiko bidez egingo da aukeraketa. Irabazleek pertsona birentzako afari edo bazkari bana jasoko dute.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun