Ordutegia goizean 09:00etatik 14:00etara izango da. Denbora horretan, gaztetxoek hainbat jarduera egingo dute hasierako orduetan, besteak beste, aretoko jolasak, eskulanak eta pelikulak ikustea; ondoren, zenbait atletismo-proba egingo dute, berbarako abiadura, hesiak, hondoa, jauziak eta jaurtiketak, besteak beste.
Eguerdian, jolasaldiaren ostean, kirola, igerilekua, txangoak eta olinpiada txikiak egingo dituzte.
Antolatzaileek zabaldu dutenez, campuseko astebeteko prezioa 60 eurokoa da, eta aste bikoak 120 euro balioko du. Bestalde, udako kirol-campusaren zuzendaria Enrique Castelo izango da, Berangoko klubaren atletismo-entrenatzailea.
Argibide gehiagorako honako bitartekoak erabil daitezke: enasport1@hotmail.com posta elektronikoa eta 618 459 747 eta 696 229 963 telefono zenbakiak.