Horrez gainera, EAEko hainbat ekintzaile joango dira, ekin- eta sortze-prozesuan izan dituzten esperientziak aurrez aurre kontatzera. Topaketa horretan parte hartu gura duten gazteek aldez aurretik izena eman beharko dute.
Azaldu dutenez, doakoa izango da, eta "interesaturik dagoen edozein pertsona joan daiteke, tokiak bete arte (15-20 lagun)". Ekimen hori Berango Hiri Gaztea proiektuaren barruan dago; joan den maiatzaren 25ean jarri zuten martxan.
Ideia-lehiaketa
Maiatzean abiatutako proiektuan zehaztutako helburuetako bat da ekintzailetza sustatzea, "garapen pertsonala, gizarte berrikuntza, autoenplegua eta garapen ekonomikoa lortzeko bidea" delako. Hala, Berangoko Gazte Lehiaketa - Ideiak ekimena ere abiatuko dute hilaren 27an.