Batez ere 16 eta 35 urte arteko berangoztarrei zuzendutako ideia-lehiaketa bada ere, «Berangokoak ez direnek ere parte har dezakete, Berangon erroldatuta dauden gazteekin batera» aurkezten badira. Banaka zein taldeka (gehienez 4 lagun) aurkez daitezke ideiak, eta gai hauen ingurukoak izan daitezke proposamenak: gizartea, ingurumena, euskara, arteak, sarekoa, antolakuntza, kultura-artekoa, kirola...
Udal arduradunek azaldu dutenez, ekimenaren helburuak ondokoak dira: Berangoko kultura ekintzailea sustatzea, eta horrela, gizarte berrikuntza- eta garapen-proiektuen sorrera sustatzea; Berangoko gazteen artean ekimenak sortzeko eta garatzeko jarrera eta euren parte-hartze aktiboa sustatzea; auto-okupazioa, kultura ekintzailea eta ekintza-proiektuen eta enpresen sorrerarekiko interesa sortzea, besteak beste.
«Berangon bideragarria eta aplikagarria den proiektu bat» izatea eskatu dute, "ekintzailetzarako/gizarte berrikuntzarako proiektu bat, eta eskaera bat nahikoa da; Etorkizunean proiektu horiek inplementatu ahal izatea nahi da, Berangoko Udalaren eta parte-hartzaileen artean lor litezkeen akordioen bitartez".
Horiek zelan aurkeztu jakiteko gidoi-proposamena ere egin dute oinarrietan antolatzaileek. Lanak formatu ezberdinetan aurkeztu ahal izango da: testua, ikus-entzunezkoa, zein formatu digitala; eta ekainaren 27tik irailaren 1era bitartean bidali beharko dituzte parte-hartzaileek, e-mailez. Sariei dagokienez, 500 euro eta formakuntza-ikastaroetan parte hartzeko aukera emango dute, besteak beste.
lanak aurkezteko: mesajovenberango@gmail.com
info+: www.berango.net