Guardia Zibilak Ibai Aginaga preso politiko berangoztarrari emandako tratu higuingarria salatu du Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak. Aginaga Sevilla II (Moron de la Frontera) kartzelan dago preso, eta joan den eguenean ospitalera eraman behar zuten daukan bihotzeko gaitza dela-eta azterketa egiteko, azaldu dutenez. Ospitalera eraman behar zuten guardia zibilek, ordea, bertara joan aurretik "haien aurrean biluztea agindu zioten Ibairi; honek uko egin zion horri, erakunde militarraren kideen helburu bakarra bera umiliatzea eta makurraraztea zelakoan".
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!