Prozesu parte-hartzaileak hiru fase izango ditu. Lehenenik eta behin, auzokideek proposamenak aurkezteko epea zabalduko dute; ondoren, teknikariek ideia horien bideragarritasun ekonomikoa eta teknikoa aztertuko dute, eta, azkenik, aurrekontuetan txertatuko diren proiektuak jakitera emango dituzte.
Aste biko epea egongo da proposamenak aurkezteko; oraindik Udalak ez du jakinarazi zein datetan izango den hori. Udalari dagokion konpetentziako ideiak bakarrik aurkeztu ahal izango dira, honako jardun-eremuakaz lotutakoak: Hirigintza, Lanak eta Zerbitzuak, Berdintasuna, Kultura, Hezkuntza, Euskara, Gazteria, Droga-Mendekotasunen aurkako Prebentzioa, Ingurumena, Osasuna, Herritarren Segurtasuna, Herri-Babesa eta Gizarte Ekintza.
"Berangoko Udalak aurrekontuetan sartuko dituen aukeratutako proiektuen behin-betiko zerrenda jakinaraziko du eta, urte horretako kontuekin finantzatu ezin direnak, interesekoak bezala jorratuko dira eta 2018ko aurrekontuetan hiritarren parte-hartzearen menpe jarriko dira, beti ere egokitzat hartzen badira eta beraien izaera estrategikoa mantentzen badute”, azaldu du Calladok.
Nola parte hartu
Berangon erroldatutako eta 16 urtetik gorako gizon-emakume oro parte hartu ahal izango du prozesu horretan, baita udalerrian egoitza soziala duten entitateek eta nortasun juridikoa duen edozein elkartek ere.
Era berean, aurkezteko modu ezberdinak egongo dira: udaletxeko arreta bulegoetan dagoen inprimakia bete; bulego horietan bertan proposamenak euskarri digitalean aurkeztuz (USB, SD txartela, CD, DVD...). Halaber, partaidetza@berango.eus posta elektronikora ere proposamenak bidali daitezke, udal webgunean prestatuko den inprimaki digitala bete ondoren.