Aurtengo edizioan, hauek izan dira Euskadi Literatura Sarietan egile eta lan sarituak:
- Euskarazko literatura: Luis Garderen (Iruñea, 1961) "Ehiztariaren isilaldia".
- Gaztelaniazko literatura: Gabriela Ybarraren (Bilbo, 1983) "El comensal".
- Euskarazko haur- eta gazte-literatura: Uxue Alberdiren (Elgoibar, 1984) "Besarkada".
- Euskarazko literatura-itzulpena: Xabier Olarra (Tolosa, 1953), James Joyceren "Ulises" itzulita.
- Literatura-lanaren ilustrazioa: Mikel Casalen (Donostia, 1965) "Así es la dictadura".
- Euskarazko saiakera: Mitxelko Urangaren (Berango, 1978) "Tartaroa. Mina, boterea eta egia".
- Gaztelaniazko saiakera: Fernando Mikelarenaren (Bera, 1962) "Sin piedad. Limpieza política en Navarra, 1936".
Lehendakariaren ustez, horiek denak "erreferentziako eredua" dira gizarte honentzat, euren etorkizunerako begiradan sormena eta berrikuntza zabaltzearen alde egiteagatik. Era berean, saritutako lanen "garrantzi soziala" nabarmendu zuen. Izan ere, neurri handi batean bat datoz indarkeriak eta terrorismoak egileen bizitzetan izan duen inpaktua zuzenean edo zeharka tratatzean. "Obra horiek denek literaturaren eta pentsamenduaren ekarpena osatzen eta eguneratzen dute, memoria eta dolua prestatzeko espazio gisa", erantsi zuen.