Berangoko Miliari berretsi diote Estatu espainoleko miliarik oneneko postua

Iker Rincon Moreno 2016ko aza. 22a, 17:16
Josu Hernandez Berangoko Atletismo Taldeko presidentea, iazko saria batzen. © BIZKAIKO ATLETISMO FEDERAZIOA

Iaz gertatu legez, aurten ere Berangoko Milia Estatu espainoleko miliarik onena izendatu du Espainiako Atletismo Federazioak. Ohore hori ematerakoan, Federazioak kontuan hartzen ditu azken hiru urteetako antolakuntza-ahalmena, antzinakotasuna, parte-hartzaileen kopurua, lehiaketaren kirol-maila eta lehiatu diren atleten rankinga. Alderdi denak batuta, Berangoko probak puntuaziorik onena batu izan du azken hiru urteotan eta, jakina, hiru urtetakoen batez bestekoa, 879 puntuakaz.

Berangoko Miliaren atzean, Burgosko Aranda de Dueron egiten dena sailkatu da 739 puntuakaz azken hiru urteotako batez bestekoan. Halere, aurtengo sailkapenean Bilboko Nazioarteko Milia bigarrena izan da. Hiru urteak kontuan hartuta, bilbotarren lasterketa Estatuko hirugarren postuan geratu da, 573 puntuakaz.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun